HEMEN DEBAGOIENA

Goitik begira: Untzilla auzoa (Aramaio)

Goiatz Arana Begiristain 2024ko azaroaren 20a

Aramaioko udalerriaren ekialdean dagoen elizatea da Untzilla. 44 biztanle eta hamazortzi baserri ditu. Muru baserria dago tartean, bere garaian dorretxe izandakoa; eta Uxarte baserria, XVII. mendean jatorria duena, nekazaritza-turismora bideratuta dago. Eliza San Pedroren omenezkoa da. Bolatoki estalia ere badago auzoan eta urriaren hasieran ospatzen dituzte jaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak