Basoen kudeaketan lagunduko duen 'Zuk.Tantai' aplikazioa aurkeztu dute

Josu Bilbao Atxutegi 2023ko urr. 28a, 15:02

Errez, Tantai baso jabe eta Agrestak kooperatibek elkarlanean sortutako proiektua da eskuko telefonoetarako aplikazioa. Basoen kudeaketan laguntzeko prestatuta dagoen tresna izango da.

Tantai baso jabe kooperatibako kideendako eskuko telefonorako aplikazio berritzailea garatu dute Errez eta Agresta kooperatibek elkarlanean. Zuk.Tantai izena duen aplikazio honen bidez, Tantai kooperatibako basoen jabeak zuzenean komunikatu ahalko dira teknikariekin, eta oinarri kartografiko desberdinak ikusteaz gain, bazkideek baso sailen inguruko datuak kontsultatu ahalko dituzte.

Horrela, Zuk.Tantai aplikazioak "informazio eguneratua" eskainiko die Tantai kooperatibako bazkide erabiltzaile eta langileei. Aplikazioa basoen kudeaketari loturiko erabakiak hartzerako orduan komunikaziorako tresna bilakatuko da.

Euskal Herrian aitzindaria den proiektua aurkeztu dute, beraz, Aramaioko Sastiñan, eta Europa mailan ere, "baso kudeaketan teknologia aldetik punta-puntako aplikazioa" dela azpimarratu du Agresta kooperatibako Jose Luis Tomek.

"Apurka, aplikazioa hobetzen joango gara, eta hurrengo asteetan, erabiltzaileendako tailerrak ere eskainik ditugu", gaineratu du Errez kooperatibako Iñaki Etxebestek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak