Elkartearen Eguna ospatu dute Alaiakeko erretiratuek

Miren Arregi Amasorrain 2023ko urr. 2a, 15:17

Alaiak jubilatuen elkarteko kideek euren eguna ospatu zuen zapatuan. Oso egun "betea eta goxoa" izan zen parte hartzaileen esanetan, eta eguraldia lagun izan zuten, gainera.  

Pandemia aurretik modu horretan ospatu gabe zeuden; izan ere, iaz Arabako eskualdeen topaketa ospatu zuten Alaiakekoek, beste herrietako erretiratuen elkarteekin nahastuta. Aurten, baina, berreskuratu gura izan dute eguna. 

Pandemia aurretik Sagardo Egunarekin batera ospatzen zuten eguna, baina, aurten, astebete beranduago egin dute. Zapatukoa, oso egun betea eta goxoa izan zen parte hartzaileen esanetan, eta eguraldia lagun izan zuten, gainera.  

Ongietorri beroarekin hasi zuten eguna. Meza, bertsoak eta dantzak egin zizkieten ondoren erretiratuei. Sagardo dastatzea eta pintxoak ere izan zituzten denen gozamenerako eta bazkideek elkar agurtzeko aukera izan zuten. Ondoren, bazkaltzera joan ziren kiroldegira.

Bazkalondoan, ohiturari jarraituz, omenaldi txikia egin zieten hainbat bazkideri. Kasu honetan, Jabier Altunak, Rosalia Abarrategik, Purificacion Garaigordobilek eta Enrike Ibabek jaso zuten katilu sorta.

Kantuan ugari eginda, umorez eta nekaezin eman zioten egunari bukaera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak