Alaiak jubilatu elkarteko bazkideak dotore, haiei eskainitako egunean

Hasier Larrea 2023ko ira. 30a, 18:11

Ongietorri beroa izan dute elkarteak Nardeaga kalean duen lokalaren inguruan: bertsoak eta dantzak egin dizkiete erretiratuei. 13:30aren bueltan sagardo dastatzea eta pintxoak izan dituzte denen gozamenerako, eta, gainera, bazkideek elkar agurtzeko aukera izan dute. Ondoren, bazkaltzera joan dira kiroldegira.

Bazkalondoan, ohiturari jarraituz, omenaldi txikia egin diete hainbat bazkideri. Kasu honetan, Jabier Altunak, Rosalia Abarrategik, Purificacion Garaigordobilek eta Enrike Ibabek jaso dute katilu sorta. Kantuan ibili dira uneoro, nekaezin eta umoretsu, halako topaketek behar duten bezala.

Migel Loiti izan da gaurko egitarauaren antolatzaileetako bat, eta, balorazio moduan, aipatu du jendea "oso pozik" ikusi duela, "itxura batean gaztetuta". Iaz Arabako eskualdeen topaketa ospatu zuten Alaiakoek, beste herrietako erretiratuen elkarteekin nahastuta, eta aurten berreskuratu egin nahi izan dute bazkideen eguna. Pandemia aurretik Sagardo Egunarekin batera ospatzen zuten egun hau, baina, aurten, astebete beranduago: "Hala ere, oso egun betea eta goxoa izan da, eguraldia lagun".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak