Aramaioko etxe guztietara zuntz optikoa iristeko lanean dihardute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko api. 15a, 15:45

Aramaioko zenbait auzoetara ez da zuntz optikoa iristen. Udalak lanean dihardu zuntz optikoa etxe guztietara irits dadin.

Orain dela bi urte, Europako funts bat baliatuz, Arabako Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Aramaion  zuntz optikoa jartzen hasi ziren. Telefonicak irabazi zuen horretarako lehiaketa: lehiaketa zuntz kilometro kopuru baten arabera irabazi zuten eta kopuru hori jarri zuten. Baina, ez da nahikoa izan zuntza Aramaioko etxe guztietara iristeko.

Zuntz barik dauden guneak

Udalak auzo-alkateen eta herritarren laguntzari esker jakin du non falta den zuntza: auzune bat baino gehiago dute elizateetan: Eguzkierripa, Zalgo, Arraga, Errotabarri, Suña, Muru, Zabola, Altzaga, Aldeko-Agarre-Mendako eta Zubieta; eta, auzuneetatik urrun dauden etxeetan.

Udalak deia egin du: bi kasuistika horietatik aparteko kasuistika baten baldin badago norbait, udaletxean jakinarazi dezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak