Lorabarri azoka egin dute Aramaion

Arantzazu Ezkibel 2016ko mai. 16a, 15:26

Aramaioko ortuetako landara ekologikoak, artzai gazta, sagardoa, sagar zukua, ardo ekologikoa… izan dira besteak beste. Jendea hurbildu da, eguraldiak behar beste lagundu ez arren, eta giro onean izan dira bertaratu direnak.

Jokin Orobengoa antolatzaileetako baten esanetan: "Bertako produktuak, garbiak eta ekologikoak ekarri ditugu, baina azokaz gain, umeek sukaldean ibiltzeko pasta tailerra jarri dugu, gaztetxoz beteta dago Sastiña. Azken finean, Aramaioko produktuak zabaltzeaz gain, aste osoko egitaraua borobiltzeko prestatzen dugu azoka jana eta edanaz".

Ekuadorri laguntzen

Ekuadorreko lurrikara jasan dutenei laguntzeko ere dirua bilketa egin dute Ekuadortarrek; ardoa, sagardoa, sagar zukua eta hango jakiak salduz.

Pasta tailerrean gaztetxoak nagusi

Bestalde, pasta tailerra izan da Sastiñan, eta gusturen gaztetxoak izan dira. Batzuk, gurasoen laguntzarekin eta beste batzuk gabe, pasta prestatzen fin fin ibili dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak