Untzilla auzoan egiten ari diren AHTren obretako gune batean euste horma bat behera etorri zen azken asteetako euriteen ondorioz. Hori dela eta, "babesa eta elkartasuna" eskaini nahi izan diote Lugartegi baserrian bizi den aramaioar kaltetuari eta Abiadura Handiko Trenaren lanek kaltetu dituzten beste Debagoiendarrei ere.
Debagoieneko AHT Gelditu elkarlanetik urteak daramatzatela "obrek eragindako kalteak jasaten", eta Abiadura Handiko Trena "inoiz ere egin behar zen astakeria" dela azaldu dute. Gainera, AHTko metro bakar baten diruarekin kaleratze bat geldi daitekeela, euskarazko hedabide bat sortu daitekeela edota 100 pentsionista pobreziatik atera daitezkeela azpimarratu dute.
Obrek eragin dituzten kalteak salatu nahi izan dituztenen artean Lierni Altuna Aramaioko alkatea ere izan da Debagoieneko AHT Gelditu elkarlaneko kideekin batera.