Aramaioko gaztetxoek loreak landatu dituzte

Imanol Gallego 2015ko api. 21a, 13:24

Zuhaitz egunaren bueltan, Aramaioko hiru, lau eta bost urteko gaztetxoek, goizean lora landatzea egin dute. Eskolatik irten eta kultura etxe inguruan petuniak, begoniak eta tajeteak landatu dituzte. Gazteak gustura aritu dira aitzur txiki batzuen laguntzarekin eurak aukeratutako lorak landatzen.

Aramaioko Haur Hezkuntzako gazteek ikasgelatik irten, eta ingurumena zaintzeaz gain, herria apaintzeko aukera polita izan dute goizean. 3, 4, eta 5 urtekoak izan dute euren ohiko jolas lekuaren ondoan dagoen kultura etxearen ataria lorez betetzeko ardura.

Aurten petunien, begonien eta tajeteen artean aukeratu behar izan dute gaztetxoek, eta lora hartu ostean, aitzur txiki batzuen laguntzarekin zuloa egin eta gaztetxoek gustura sartu dituzte eskuak lurrean.  

Natura horren presente dagoen herri batean, ingurumenaren garrantzia zabaltzeaz gain, lora landatze honek, ikasleei, naturaren zaintza abentura bezala jasotzeko aukera eman die. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak