Aramaioko Udala aspalditik ari da lantzen biomasaren proiektua. Martxoaren 5eko osokoan onartu zen Udal aurrekontuan partida bat bideratu dute sentsibilizazio kanpaina bat, energia biomasa bidez lortzeko egitasmoa martxan jarri aurretik.
Biomasa proiektuak, "interes handia" Aramaiotik kanpo
Ramon Ajuria alkateak gaur bertan adierazi duenez, herritarrei azaldu egingo zaie zergatik den garrantzitsua halako proiektu bat gauzatzea: "Teknikoki eta ingurumen aldetik zein garrantzitsua den azalduko diegu herritarrei, izan ere, onura guztiak eurendako izango dira. Ibarrako herritar guztiei ondo azaltzea komeni da. Aramaiotik kanpo interes handia piztu du proiektuak".
Martxoan irtengo da Jaurlaritzaren Laguntza-Plana
Epeei erreparatuz, hurrengo mugarria hilabete honetan bertan izango da: "Jaurlaritzaren Laguntza-Plana martxoan irtengo da. Orduan ikusiko dugu laguntzen diguten edo ez", adierazi du alkateak.