Izan ere, hainbat enpresa espezializatuk –Egimen, Giroa, Lator, Biotermiak...– Aramaiok District Heating izeneko proiektua garatzeko baldintzak betetzen dituela ondorioztatu zuten. Zer den District Heating-a? Basoetako egur baliabideak erabilita sortutako energiari esker, herriguneko etxeetan ur beroa banatzeko sarea. Ikerketen arabera, ez litzateke obra handiegirik egin beharko sistema hori ezartzeko. Gainera, auzoetarako ere alternatibak aztertzea jaso zen; galdara txikiak jartzea, esaterako.
EEEren babesa du proiektuak
Jaurlaritzako Energiaren Euskal Erakundearen babesa du proiektuak eta Aramaioko Udalak lizitazio prozesua martxan jarri aurretik, bi enpresari bidali dizkiote proposamenak. Enpresa horiek proiektua gauzatzeko gai izango diren jakin gura dute orain.