Oraingoz ez da zehaztu nola gauzatuko den Jaurlaritzaren konpromiso hori, baina "litekeena da" partida bat finkatzea proiektua laguntzeko. Aramaioko alkate Ramon Ajuriak azaldu duenez, interes handia agertu zuten bi ordu eta erdi inguru iraun zuen bileran parte hartu zutenek.
Jaurlaritza, EVE eta HAZI
Atzoko bileran hartu zuten parte Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako saileko ordezkariak, Energiaren Euskal Erakundeko (EVE) ordezkariak eta HAZI Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Jaurlaritzaren Korporazioko kideak.
Auzoz auzo azalpenak ematen
Bestalde, Udala orain ari da 2014ko aurrekontuak auzoz auzo azaltzen. Bada, bilera horiek Biomasa proiektuaren berri emateko ere baliatzen ari dira. Izan ere, proiektuak interes handia piztu du herrian eta Udalak eman dituen aurrerapausoak azaldu dira bilerotan. Udalak apustu handia egin du proiektua aurrera ateratzeko eta azkenaldian egin diren txostenak eta burutu diren bilerak argi eta garbi azaltzen dute proiektua bideragarria dela.