HEMEN DEBAGOIENA

'Goitik begira': Antzuola

Imanol Beloki Unamuno 2025eko apirilaren 15a

Gipuzkoako mendebaldean dago Antzuola, Bergara eta Zumarraga artean. Udaletxea XVIII. mendean egindakoa da Martin de Carrera arkitektoak, eta egitura barrokoa du. Olaran etxea, ostera, XVI. mendean eraiki zuten, eta kultura etxea da gaur egun.

1969ko irailean inauguratu zuten eskola berria, baina 1921ekoak dira sarrerako zutabeak. Bestetik, Zurrategi plazan herriko larru-ontzaileei eskainitako brontzezko monumentua dago. 

Errukizko Amaren parrokia eraikitzeko bulda Clemente VII.a aita santuak eman zuen. 1952an, horren kanpandorrea erre egin zen, oinaztarri batek jota.

Kalebarrenen, ostera, kanpandorrerik bako San Bartolomeko kanpaia dago; hori jotzen dute abuztuaren 24an.