ALBISTEAK

Antzuolarrak gustura, atsedengune berrituarekin

Goiatz Arana Begiristain 2024ko urriaren 15a

Udaberrian eta udan auzolanean txukunduta, domekan egin zuten inaugurazio-festa. Jende pilatxoa bertaratu zen eta gustura azaldu ziren ikusitakoarekin. Duda barik, goiz edo egun pasa baterako, aukera berri bat dute orain eskura.

Antzuolako Udalak dirua eta herritarrek eskulana ipinita berritu dute Azaldegietako atsedengunea. Hainbat lan egin dituzte: ingurunea garbitu, zuhaitzak landatu, itxiturak ipini eta mahaiak eta eserlekuak egokitu. Eta behin horiek eginda, leku berritua herritarrei erakustea baino ez zen falta. Horretarako, hain justu, inaugurazio-festa egin zuten domekan, hamaiketakoarekin eta erromeriarekin.

Zazpi kilometroko ibilbidea

Aspaldi bazegoen herrian Azaldegietarako ohitura eta hori berreskuratzea da orain helburua. Bertara kotxez heltzeko aukera egon badagoen arren, oinez igotzera animatzen dituzte herritarrak. Antzuolatik bertatik, Goizperretik gora abiatuta, zazpi kilometro eskas daude.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak