Hainbat lan egin dituzte azken hilabeteetan Azaldegietan, auzolanean. Alde batetik ingurunea garbitu dute, dena narraz josirik zegoelako. Bestetik, zuhaitzak landatu eta itxiturak ipini dituzte, behorrak-eta sar ez daitezen, baina, batez ere, autorik barrura sar ez dadin. Izan ere, "hemen kotxe asko ibili da azken urteetan eta dena oso hondatuta zegoen", azaldu du Juan Kruz Lizarraldek, Antzuolako ingurumen zinegotziak. Horretaz, gain, mahaiak eta eserlekuak ere egokitu dituzte. "Antzuolako Udalak ipini du materiala, baina, ipini, auzolanean ipini ditugu", azaldu du Lizarraldek.
Gaur, atsedengunea inauguratzeko jaia antolatu dute, euren helburua baita, herritarrek bertarako joera berreskuratzea. "Azken 35 urteotan galdu egin da honako joera. Lehen, abuztu erdi inguruan jaia egiten zen, erromeria egiten zen, eta jende asko etortzen zen. Gero, jendeak utzi egin dio hona etortzeari eta gustatuko litzaiguke honako joera hori berreskuratzea".