Hamaikagarren edizioa izan du aurten Antzuolako 8 Miliak lasterketak. Otsailaren 17an, pasa den zapatuan, jokatu zen, eta Iñigo Alzola arrasatearra eta Garazi Abasolo aretxabaletarra izan ziren irabazleak. 300 parte-hartzaile inguruk hartu zuten parte, eta helduenek Irimora arteko joan-etorria egin zuten. Bada, horiek eta gehiago bildu ditu GOIENAk Harmailatik saioan, irabazleen eta beste parte-hartzaile batzuen hitzekin batera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.