Olalde pilota elkarteak antolatuta, pilota jaialdia egin zen zapatu arratsaldean Antzuolako Udal Pilotalekuan. Zortzi pilotaritatik bost izan ziren antzuolarrak, eta gustura gelditu ziren eginiko lanarekin Leire eta Nagore Galeano, Olatz Insausti, Aitor Mendizabal eta Manex Balerdi. Haien arabera, lagunarteko partiduak izan ziren, baina aitortu dute "presio puntu bat" zutela herrian jokatzeagatik. Edozelan ere, pozik gelditu dira, eta herrian jokatzea berezia dela diote.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.