Ainize Lizarralde: "Ez genekien ez noiz ez nolakoa izango zen finala"

Maider Arregi 2022ko uzt. 8a, 09:00

El conquistador del Caribe saioko irabazlea da –Jokin Ramosekin batera– Ainize Lizarralde antzuolarra. Garaipenaz gozatzen orain hasi dela aitortu dio GOIENAri.

Zer moduz zaude?

Oso pozik nago, ezin sinetsirik eta gertatutako guztia oraindik ere barneratzen.

Espero zenuen bi irabazle izatea?

Buruan %100ean beste proba bat egin beharko genuela uste genuen Jokinek eta biok. Horretarako, azken unera arte lehiatzeko asmotan joan ginen azken saiora, eta prestatuta geunden horretarako. Oso gogorra izan da aspektu horretan, zeren ez baikenekien zer gertatutako zen eta zer egin beharko genuen.

Itxaronaldia zaila egin zaizu?

Guk emaitza zein izango zen ez dugu jakin astelehen honetara arte. Zazpi bat hilabeteko ziurgabetasuna izan da, eta horrek sekulako higadura emozionala eragiten du. Ez dakizu ezertxo ere! Horregatik, entrenatzen eta prestatzen egon naiz orain arte; baita Jokin ere. Ez genekien ezer; ez noiz ez zela erabakiko zen finala.

Zergatik aurkeztu zara?

Erronka bat izan da niretzako; oso pertsona lehiakorra naiz eta horrelako abenturak gustuko ditut. 19 urterekin egin nuen lehenengoz casting-a, eta beti izan dut har hori barruan. Kamerek atzera bota nauten arren, bigarrenez aurkeztu nintzen.

Zer izan da gogorrena?

Jejen euliak jasatea izan da gogorrena, zalantzarik gabe. Arroparen gainetik sartzen ziren, ikaragarria izan da. Ordu hilak ere asko izan dira, eta, gainera, oso goiz iluntzen du han. Goizeko seietan argitzen du eta arratsaldeko seietarako ilun dago.

Igarri duzu kalean ezagunagoa zarela?

Egia esan, eskerrak Antzuolan bizi naizela. Bai Antzuolan edota baita Bergaran ere nahiko ezaguna nintzen eta ez dut apartekorik igarri. Agian, zertxobait nabarmenagoa da jai giroan. Zorionez, nire bizitza berdin-berdina da.

Berriro joango zinateke Conquis saiora?

Ba, agian, bai, ez nioke ezezkorik emango kapitain lanetara joateari, adibidez.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak