'Conquis'-eko ikurriña Antzuolara

Maider Arregi 2022ko uzt. 5a, 09:15

(Argazkia: EITB)

Ainize Lizarralde antzuolarrak irabazi du El Conquistador del caribe saioa. Baina, historian lehen aldiz, final handiaren proban berdinketa egon da, eta, Aini-k, Jokin Ramosekin ikurriña eta saria partekatu ditu. Bakoitzak, 20.000 euro eta txapela eraman ditu etxera.

Finalera lau lagun iritsi ziren: Lizarralde, Ramos, Line eta Arruti. Launa banderatxo lortu behar zituzten honako probak eginda: 200 metroko igeriketa, orientazioa, urpekaritza, 30 metroko eskailera igotzea, soka batekin jauzi egitea, eta, azkenik, 80 metroko jumarra.

Ramos hasieratik joan zen irabazten –hiru banderatxo lortzen lehenengoa izanik– baina izugarrizko igoera egin zuen Ainik eta batera hartu zuten laugarren eta azken banderatxoa.

Line gelditu da bigarren aurtengo lehiaketan, eta Arruti, hirugarren.

Zorion mezua

Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegiko koordinatzailea da Lizarralde, eta Eskoriatza kirol elkartetik zoriondu gura izan dute antzuolarra garaipenagatik sare sozialen bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak