Gorria eta beroa protagonista 400 lagun batu zituen AKE egunean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko eka. 20a, 15:23

Pandemia garaian ezarri ziren neurrien osteko lehen Antzuola Kirol Elkartearen eguna izan zen zapatukoa eta igarri zen klubak bazuela ospakizunerako gogoa. Ia 400 lagun elkartu ziren eskolako patioan egindako bazkarian; kluba "osasuntsu" dago, eta datorren denboraldira begira hainbat aldaketa aurreikusi ditu zuzendaritzak.

Ospakizun Eguna Estala futbol zelaian hasi zuten, beteranoen arteko partiduekin. Futbolari zireneko sasoitik urrun zeuden jokalari asko eta horri bero itogarria gehituz gero, jokalari ohi batek baino gehiagok sufritu egin zuen gozatu baino gehiago...

Ia 400 lagun bazkarian

Gero bai, izerdialdiaren osteko dutxaren ondoren parrandarako gogotsu irten ziren beteranoak eta baita AKEko familia osoa ere. Karropoteo bidez zapatukoa egun gorria zela antzuolar guztiei jakinarazi ostean, eskolako patioa lepo bete zen bazkarirako. Klubeko presidenteak adjektibo zehatza jarri zion eguneko giroari. 

Kluba osasuntsu dago gaur egun, garai oso zailak gainditu ostean. "Garai oso txarrak pasa zituen klubak baina aurreko taldeak egindako lan ona sendotu dugu guk, eta ikustea besterik ez dago kluba sasoiko dagoela", dio Gezalagak.

Bazkariaren ostean hainbat sari banatu zituzten, azken denboraldian lan aipagarria egin duten jokalariak errekonozitzeko.

Entrenatzaileen aldaketa, besteak beste

Gezalagak balorazio ona egin zuen amaitu berri den denboraldiaz. Ozta-ozta izan arren gizonezkoen lehen taldeak mailari eutsi izana, infantilek, kadeteek, gazte mailakoek eta nesken taldeak maila ona erakutsi dutela dio. Denboraldi berrira begira lanean daude dagoeneko, besteak beste, talde guztietako entrenatzaileak aldatzeko asmoa dutelako.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak