Ia 400 lagun batu dira AKE Eguna ospatzeko

Maider Arregi 2022ko ekainaren 18a

Eskolako patioa lepo bete da Baietz Antzuola gorritu! Jantzi danok gorriz! lelopean AKE Eguna ospatzeko. Kirola eta festa batu dituzte inoizko AKE Egun jendetsuenean eta ia 400 lagun batu dira bazkaltzeko. Ez da falta izan ere klubeko laguntzaile, guraso zein jokalariei egindako borondate lanari errekonozimendua.  

"Izugarria izan da aurtengo AKE Eguna. Azpimarratzekoa da, amaieran bertaratutakoek erakutsi duten lanerako gogoa. Denbora laburrean dena jaso genuen, gainera. Eskerrik asko Antzuola eta aupa AKE!", nabarmendu du klubeko zuzendaritzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak