Bide Berdea Deskargaraino erabilgarri izatea helburu, aurten

Maider Arregi 2021ko ots. 4a, 15:53

2019ko abenduan, lur-jausi baten ondorioz Jauregiko tunelaren sarrera oztopatuta geratu zen. Tunelaren arkuak kalte handiak jasan zituen, eta, gaur-gaurkoz, bidea itxita dago. Udalak eta Diputazioak, ordea, akordioa dute Deskargarainoko bidea osatzeko.

Antzuolako trenbide zaharreko Bide Berdearen egoera orain urtebete pasatxo bezalaxe dago. Izan ere, 2019ko abenduan gertatutako lur-jausi baten ondorioz, Jauregiko tunelaren sarrera erori egin zen, eta, gaur-gaurkoz, ezin da bertatik igaro. Kalte handiak ditu tunelaren egiturak eta lan sakona egin behar da bertan. "2019ko abenduaren 13an, Santa Luzia egunean, gertatutako lur-jausiaren ondorioz, tunelak sarrerako arkua galdu zuen. Harrezkero, halaxe dago. Lanak ez dira horren errazak eta Diputazioko teknikariak etorri ziren bertatik bertara egoera ikustera eta aztertzera. Iaz abenduan egin genuen batzarrean, konponduko zutela esan ziguten, eta gaur arte. Egia da neguan, makinak lokatzetan sartuta, lanok egitea zaila dela", azaldu du Beñardo Kortabarria alkateak.

Gipuzkoako Diputazioak egin beharreko lana atzeratzen ari den arren, diru partida bat ba-dago Jauregiko tunela konpontzeko. Lan sakona egin behar da tunela egonkortzeko, eta 45.000 euroko aurrekontua du Diputazioak aurreikusita. "Diru parti-da badago lanak egiteko, eta konbentzituta nago egingo direla. Saiatuko gara lehenbailehen egin dezaten aurten. Akordioa badago, falta da formalizatzea eta proiektua sinatzea". Era berean, aurten egingo ditu Diputazioak Bide Berdearen Galarditik Deskargarainoko txu-kuntze lanak. Izan ere, hainbat arbola erorita daude ibilbidean eta argiteria hondatuta dago.

Paseorako zaletasuna, hazi

Trenbide zaharra utzita egon da, eta, orain dela bi agintaldi, auzolanean tunelak berreskuratu eta bidea txukundu zuen herritar talde batek. "Diputazioarekin elkarlanean eta Goizperren laguntzarekin, herritar talde batek auzolanean berreskuratu zuen Bide Berdea. Herritarrek oso gustuko dute bide hori eta Ber-garatik ere asko etortzen dira, oso estimatua dute ibilbidea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak