Herriko legez kanpoko zabortegien arazoa konpondu nahi du udalak

Maider Arregi 2020ko urr. 13a, 12:00

Gipuzkoa mailan hazi egin da legez kanpoko zabortegien kopurua. Antzuolan, esaterako, mota horietako lau zabortegi ditu identifikatuta udalak. Diputazioak zabortegien txostena osatu du, eta irtenbidea emateko dirulaguntzak eskainiko ditu.

Aspaldidanik, Antzuolako Udalak identifikatuta ditu zabortegi bilakatu diren hainbat gune, bai Deskargan eta baita Galartzan ere. "Deskargako bihurgune batean dugu denon bistara bat, gorago beste bat dago eta Deskarga gainean, Trekutz alderako pistan sartuta, beste bat. Galartza auzora bidean ere badugu legez kanpoko beste zabortegi bat identifikatuta", azaldu du Beñardo Kortabarria alkateak.

Une honetan handiena eta ikusgarriena Deskargako errepide zaharreko bihurgune batean dago (Ikus argazki nagusia). Obretako askotariko materiala, haurren jolaserako motoa, etxe-tresna elektronikoa, askotariko plastiko motak... guztia pilatuta eta bazterrean propio botata dago bertan. "Basozaina, Ertzaintza zein Udala tarteka igarotzen dira ingurua zaintzeko eta norbait harrapatzeko, baina gure helburua da egoera honi irtenbidea ematea eta arazoa konpontzea. Horregatik, zaintza lanez gain, jendeari hau egin beharrik ez dagoela esan gura diogu. Uste dut kontziente izan behar dugula gu hemen bizi garela eta gure ondorengoek ere hemen bizi behar dutela. Etorkizunean ez dugula horrelako herentziarik utzi gura, alegia".

Kopurua haziz doa

Antzuolako alkateak adierazi du halako zabortegien kopurua azken urteetan hazi egin dela Gipuzkoa mailan: "Gaur egun, garbiguneetan obra hondakinak eramateko obra baimenaren kopia beharrezkoa da. Baina badirudi baimenik gabeko obrak ugaritu egin direla, eta horren aurrean euren arazoa denon arazo bilakatzen dutela halako zabortegien ondorioz. Ohartu gara Gipuzkoa mailan ia desagertuta zegoen arazo bat gaur egun goraka doala".

Zabortegiei irtenbidea

Gipuzkoako Diputazioak legez kanpoko zabortegien txostena kaleratu berri du. Hasiera batean Antzuolakoak aintzat hartu ez bazituen ere, Udala jarri da harremanetan Diputazioarekin txostena osa dezaten. "Gaizki-ulertu bat egon da, baina zuzen-du dugu, eta guk herriko zabor-tegi guztien argazkia eta informazioa bidali dugu Diputaziora; online duten legez kanpoko zabortegien txostena eguneratu dute jada", argitu du Antzuolako alkateak. Orain, ordea, Diputazioak arazoari irtenbidea emango dio, bi bide erabilita: batetik, kostaldeko eta erreka ertzetako isurtegietakoa konpontzea du helburu. Kasu horietan, jendea kontratatuko dute bide profesionalaren bitartez zaborra desagerraraz-teko. Antzuola moduko kasuetarako, aldiz, dirulaguntza eskaera bidezko bidea izango da. "Gureak bezalako zabortegien kudeaketa udalon esku utziko dute, guk bideratu dezagun.

Hala, dirulaguntzak eskainiko ditu Diputazioak eta eskaera egingo dugu lehenbailehen arazoa kon-pon dezagun Antzuolan. Zabor-tegiak desagerrarazteko plan bat egin beharko dugu, jakina. Beharbada, kamerak ere jarri beharko dira, edo kartelak, jendea ohartarazteko; dena aztertzeke dago, eta aukerak zabalik".

Ingurumenaren aurkako delitua

Era berean, Antzuolako Udalak gogorarazi gura izan du mota hauetako jarrerak ingurumenaren aurkako delitu larriak direla eta Deskargako zabortegian hondakinak bota izanagatik jada jarria daukala salaketa eta isuna Ertzaintzak. "Deskargan une honetan ez dago trafiko askorik eta gune lasaia da zaborra edo-nork modu errazean botatzeko. Ez dakigu nork botatzen duen zaborra zehazki, eta ez dut inor nabarmendu nahi, baina jakin iazko urtearen bukaeran antzuolarra ez zen pertsona bat harra-patu genuela. Ertzaintzak sala-keta jarri zion, eta, botatako hondakina jasoarazteaz gain, isuna ere jarri zion".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak