Adinekoei erosketak egiten laguntzeko auzolana antolatzen dihardu Udalak

Maider Arregi 2020ko mar. 14a, 16:12

Antzuolako Udalak, bandoa kaleratu du koronabirusari aurre egiteko jarraibideekin. Bertan, pertsona nagusiei laguntzeko erosketa-zerbitzua antolatzeko deia egin du. Jakinarazi dutenez, nagusiei erosketetan laguntzeko bolondresak behar dituzte eta astelehenean osatuko dute talde lana ekimena abian jartzeko.

 

Antzuolako Udalaren bandoa

“Koronabirusari aurre egiteko jarraibideak:

1) Pertsona nagusiak EZ irten kalera. (Saiatuko gara erosketa-zerbitzua antolatzen astelehenetik aurrera).

2) Garbiketa-gomendioak jarraitu, batez ere eskuak garbitzeari dagokionez.

3) EZ egon jendea pila daitekeen tokietan: taberna, elkarte, eliza...

4) Beharrezkoa ez bada, EZ joan besteen etxeetara.

5) Garrantzitsua da aholkuak jarraitzea. Kontu oso serioa da eta birusa geratu behar badugu, ezinbestekoa da guztiok erantzukizunez jokatzea.

6) Udalarekin harremanetan jarri nahi baduzu, ondorengoa da telefono zenbakia: 650805248 Animo!”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak