Koronabirusaren krisiak ekarriko dituen ondorioei aurre egiteko boluntario sare bat sortzeko lanean ari dira hainbat herritar Arrasaten. Haurren zaintzan eta eskolako lanetan lagundu; adinekoei erosketak egin eta medikamentuak erosi; eta, informazio banatzen ibiliko den jendea elkartu gura dute.
"Sor daitezkeen egoerei auzolanean eta elkartasunez erantzun nahi diegu", azaldu dute. Osasun langileen irizpideak jarraituta, osasuntsu eta komunitateari ekarpena egiteko prest dauden boluntario sarea eratu nahi dute.
Interesa duenak formularioa hau bete beharko du.