Bergarako Udalaren koordinazioa eta babesa izango du boluntario taldeak. Asmoa da auzokideei laguntzeko boluntario taldea sortzea. Boluntario moduan parte hartzeko bergarazaintzen@gmail.com helbidean eman beharko da izena.
Egitekoak izango dira:
- Erosketak egitea
- Farmazian medikamentuak erostea
- Zaborra ateratzea
18 eta 60 urte bitartekoei zuzenduta
Mezuan azaldu dute: "Bereziki zaindu beharrekoak dira talde zaurgarrietan kokatzen diren pertsonak, adineko jendea edota immunoeskasia dutenak". Boluntario izateko baldintza da talde zaurgarri batean ez kokatzea, 18 eta 60 urte bitartean izatea eta ekimenean parte hartu nahi izatea. Laguntza behar duena 010 telefonora deitu beharko du.