"Azkenak izan daitezela" oihukatu dute Antzuolako elkarretaratzean

Mireia Bikuña 2019ko urr. 4a, 09:42

Guk sinisten zaituztegu! lelopean egindako elkarretaratzean herritar asko batu zen, udan, herrian egondako eraso matxistak salatzeko, eta erasoak jaso zituzten emakumeei babesa adierazteko. Andramanuelak taldeko kideek mezua irakurri zuten, eta halako erasoak Antzuolan ez dituztela onartuko aldarrikatu zuten.

Zurrategi plazan elkartu ziren antzuolarrak, erasoa jasan zutenei babes beroa helarazteko. "Gogor kondenatzen ditugu eraso horiek. Halakorik ezin dugu onartu, ez Antzuolan eta ez beste inon", esan zuten.  Babesarekin batera, laguntza ere eskaini zieten eraso matxistak jasan zuten herrikideei. "Hori da gure lana. Laguntza behar dutenei hemen gaudela esatea. Gure beharra dutenei babesa ematea", esan zuen ekitaldi bukaeran Andramanuelak taldeko Alazne Jauregik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak