Herrian gertatutako eraso matxistak salatzeko elkarretaratzea, gaur

Maider Arregi 2019ko urr. 3a, 10:01
Iaz, azaroaren 25ean egindako elkarretaratzea

Herrian hainbat eraso matxista egon direla-eta Andramanuelak Antzuolako emakume taldeak eraso horiek salatzeko eta erasoak jasan dituztenei babesa adierazteko elkarretaratzea deitu du gaurko, 19:00etan Zurrategin.

Uda honetan hainbat eraso matxista egon direla-eta Andramanuelak Antzuolako emakume taldeak eraso horiek salatzeko eta erasoak jasan dituzten emakume guztiei –bik salaketa jarria dute epaitegian– babesa adierazteko elkarretaratze jendetsua deitu du gaurko. “Erasoa jasan dutenei gure eta herriren babesa adierazi gura diegu gogor kondenatuz eraso horiek. Azkenaldian herrian gertatu diren hainbat erasoren berri izan dugu Andramanuelak taldeko kideok. Eraso horiek salatzeko, eta erasotuei babesa emateko helburuz egingo dugu elkarretaratzea. La Manada auzian izugarrizko erantzuna eman genuen herri bezala; herrikideei ere kapaz izango gara horrelako babesa emateko? Entzun dadila gure ahotsa!”, adierazi du Andramanuelak taldeak.

Gakoa, sentsibilizatzea

"Azaroak 25a datorrela eta autodefentsa tailerra antolatu dugu. Oraindik data zehazteke dagoen arren, gure helburua da herritarrak sentsibilizatzea; hor dago eta gakoa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak