Babesa eta elkartasuna alarde parekideari

Maider Arregi 2019ko uzt. 5a, 07:50

Pasa den ekainaren 30ean izan ziren Antzuolako Alardearen Elkarteko kideak eta udal ordezkariak Irunen. Alarde publikoari babesa emateaz gain, alarde inklusibo baten alde lan egiten duten herritarrei onespena eman gura izan zieten han.

Alardearen Batzordeak kaleratu duen oharrak garbi dio alardearen biziraupenaren gakoa egungo gizartera egokitzea dela: "Herri baten kultura-ondarea osatzen dute adierazpen eta ospakizun tradizionalek. Alardeen kasuan, ez dira estatikoak eta aldaezinak; unean uneko gizonek eta emakumeek partekatzen dituzten balioen arabera bila-katu eta aberastu egiten dira. Eta horrela irauten dute mendez mende". Hain zuzen ere, mezu hori zabaltzeko asmoz izan dira Alardearen Elkarteko kideak eta udal ordezkariak Irungo alarde parekidean. "Bertako errealitatea bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen. Bertakoekin harremana erein dugu eta helburuak beteta etorri gara", azaldu du Lander Dominguezek, Mairuaren Alardeko buruzagiak. Antzuolarrek garbi dute 2009an Alardea berritu zutenetik gakoa dela hura gizartera egokitzea. Irungo konpartsako kideei ere horixe azaldu zieten. "Irunen ere alarde parekidea izatea denbora kontua dela uste dugu".

Modu naturalean eta gatazka gabe berritu izana txalotu dute Irungo ordezkariek. "Gure alardea nola aberastu den eta aldaketa horren natural eman izana inbidiaz ikusten dute. Guk hilaren 20an etortzeko gonbidapena egin diegu, eta gure kasuan nola izan diren aldaketak kontatzeko prest gaudela helarazi diegu", argitu du Dominguezek.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak