Edurne Iturbe izango da alardeko kapitain berria

Maider Arregi 2019ko uzt. 4a, 07:25

Lehenengoz, Antzuolako Mairuaren Alardeak emakumezkoa izango den kapitaina izango du. Izan ere, erretiroa hartuko duen Jose Angel Arbulu, Edurne Iturbek ordezkatuko du. Iturbek, danbor-jotzaile zein fusilari postuetan ere parte hartu du 2009an alardea berritu zenetik.

Hala, Lander Dominguez alardeko buruzagiarekin batera,  kapitain gisa Edurne Iturbek jardungo du Mairuaren Alardean.

Bestelako berrikuntzen artean ere, aipatu Mikel Bargielak eramango duela aurten mairuaren sekituaren estandartea. Bargielak, Antonio Deogracias ordezkatuko du. 

Mairuaren sekituaren estandartea eramango duen Mikel Bargiela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak