Autoa ahalik eta gutxien erabiltze aldera, hainbat herritar oinez abiatu ziren 10:00etan, Antzuolako Herriko plazatik. Txirrindulariak ordu erdi beranduago. 10:30ean, dortsal eta guzti. Antzuolatik Trekutzeraino dauden bost kilometro gogorrak egin ostean, hamaiketakoa egin, eta bolo txapelketa izan zuten, besteak beste. Ekitaldi guztiak bukatu zirenean, mahaiaren bueltan jarri ziren, bi paella erraldoi jateko. Guztira, 28 kilo arroz egindako paellak jan zituzten.
Errelebo eske
Antolatzaileak pozik agertu arren, datorren urterako erreleboa ere eskatu zuten, Trekutz eguna antolatzeak izaten duen lan gogorragatik. "Goizeko 07:00etan esnatzea, honek duen lana gure kargu izatea… datorren urtean erreleboa badugu eskertuko genuke…", adierazi du Mikel Lizarazu antolakuntzako kideak.