Ume eta guraso pilatxo bat batu dira Antzuolako haurreskolaren 10. urteurreneko ospakizunera. Batzuek puzgarrietan zebiltzan bitartean, beste batzuek argazkiei begira adi, txokolate beroa hartzen edo aurpegia margotzen.
Ekitaldiari hasiera emateko, haurreskolako hezitzaileek eta alkateak egin dituzte hitz batzuk. Gurasoak oso pozik agertu dira herrian haurreskola zerbitzua egotearekin eta hezitzaileen lanarekin.
Aurreko urteetan haurreskola beteta izan den arren –0 eta 2 urte arteko 21 haur–, herrian ume kopuruak ere behera egin eta gaur egun bederatzirekin dihardute.