2005eko urtarrilean, lau umerekin, zabaldu zituen lehenengoz ateak Antzuolako haur eskolak. Pixkanaka ume gehiagok eman zuen izena eta bigarren gela bat ere zabaldu zuten. Vanesa Tamayo eta Nagore Santos hezitzaileak abiatu zuten proiektua orain hamar urte. Eta orain dela sei urtetatik, berriz, Eli Matxinandiarenak ere osatzen du hezitzaile taldea. Aldaketa ugari izan dituela haur eskolak kontatu du Matxinandiarenak.
Ospakizuna
Haur eskolako festa, Urriaren 2an egingo da 17:00etan hasita. Puzgarriak, txokolatada, tailerrak... izango dira. Helburua, haur eskolako ateak ireki eta gertutik egiten duten lana ezagutzera ematea da.