Badira 3 aste ireki zutela GI-632 errepidearen Deskargako bide berria. Urretxu-Antzuola errepidea Deskargaraino heltzen da oraingoz; lanak eten egin zituen Foru Aldundiak, lur arazoak zirela-ta. Hala ere, 2,7km.ko bide zatiaren erabiltzaileek, igarri dute hobekuntzarik: errepidea hobeto dagoela eta autoan egiten duten denbora ere laburtu dutela. Halaxe adierazi digute hainbat Antzuolarrek.
Onena, jakina, lana osorik amaituta egotea litzateke; izan ere, Antzuolatik Urretxura mendatea ia osorik igo beharra dago errepide berria hartzeko. Hori bakarrik ez. Erabiltzaileek diotenez, Urretxutik zatozela, Deskarga gaineko biribilera sartzeko bihurgunea arriskutsu samarra da, abiaduran sartzen dira autoak eta bihurgunea estuegia ei da. Antzuolako alkate Inma Beristainek egin du ohartarazpena.
Etendako lanak urte amaieran berrekitea aurreikusi du Foru Aldundiak, proiektua atzera egin behar da horretarako.