Udal ordezkariekin eta langileekin bildu ostean, erretiratu elkartekoekin egin dute bilera, eta Zupideko biribilgunea joango den inguruan egon dira gero, saihesbidean. Goizper eta Matz-Erreka kooperatibak bisitatu dituzte ondoren, eta Lapatza baserri ekologikoa ere bai.
Arratsaldean bisitarekin jarraitzekoak ziren, bidegorrira, Txikitxoko-Gaztetxokora, Auzoko ekimenekoekin ere baziren batzekoak eta herri bilera ere antolatu dute, nahi duten herritar ororentzat.
Esan bezala, Antzuolako saihesbidean egitekoak diren biribilgunea joango den ingurura ere egin dute bisita. Diputatu nagusiak data zehatzak jarri dizkio proiektuari, eta Inma Beristain alkatea oso pozik agertu da hain proiektu beharrezkoa azkenean gauzatuko delako.