Antzuolako herrigunetik pasatzen diren autobusak kanpoaldetik igarotzea da Udalaren zein herritar askoren aldarrikapena. Gaur, Joseba Altube Bide Azpiegituretako foru zuzendariak iragarri du Departamentuan hilabeteotan landu duten Zupideko errotonda egingo dela. Obra horren kostua 200.000 euroko izango da eta udarako amaituta egongo litzateke.
Herriko ekonomiaren bizkarrezurra diren kooperatibismoaren bi adibide bertatik bertara ezagutu dituzte Foru Aldundiko ordezkariek: Matz-Erreka eta Goizper. Matz-Errekak 50 urte baino gehiago dituen kooperatibak, Antzuolako lantegiaz gain, Mexikon eta Txekiar Errepublikan ditu lantegiak. Guztira, 300 langile ditu.