Jaz Zubiaurre Toribio Etxebarria Sarien irabazle

 Elgeta Elgetar bat dago sari hauen atzean, Eduardo Zubiaurre hain zuzen. Jaz Zubiaurre enpresa eibartarra da, baina Elgetan ezaguna dugu Eduardo Zubiaurre. EAJ-PNVko zerrendan joan zen 5. postuan.

Semaforoak konponduta datorren asterako

 Elgeta Aste honetan Elgetatik autoz pasatu diren gidariak ohartuko ziren semaforoek aste honetan ez dutela behar bezala funtzionatu. Hala ere, datorren asterako konponduta egongo direla jakin dugu.

Gabonak: Olentzero lehiaketa eta argiak plazan

 Elgeta Abenduaren 19rako argiak jarriko dituzte plaza inguruan;bestetik, Olentzero lehiaketa ere antolatu dute abenduaren 20rako. Gabon usaina Elgetan.

Jostailuen gaineko ikastaroak eta hitzaldia

 Elgeta Gabon jaietan jostailuen inguruan sortzen den kontsumismoa dela-eta, Udalak, Herri Eskolaren laguntzaz jostailuei buruzko bi ikastaro eta hitzaldi bat antolatu ditu herritarrendako. Pili Arin arduratuko da elgetarrei gaiari buruzko azalpenak emateaz.

Hilerrian leku berrien egokitzapena

 Elgeta Hilerrian lurperatze berriak egiteko leku gabe geratzen dihardute Elgetan. Hori dela eta egokitzapen lanak egiteko asmoa azaldu du Udalak. Horretarako, ordea, orain lurperatuta daudenen senitartekoei jakinarazi diete lanean hasi aurretik.

Partzuergoa ur zerbitzuaren kudeatzaile

 Elgeta Asteleheneko Osoko Bilkuran, ur zerbitzuaren kudeaketa osoa Ur Partzuergoaren eskuetan uztea erabaki zuten Udal ordezkariek. Iazko urrian Ur Partzuergoak hartu zituen ura kudeatzeak Udalari suposatzen zizkion zenbait lan eta gastu, baina hemendik aurrera zerbitzu osoaz arduratzeko akordioa sinatu du Udalarekin.

Epea zabalik dantza taldean izena emateko

 Elgeta Elgetako txikiek euskal dantzak ikasteko eskolak ipiniko dituzte abian urtarrilean. Dantza taldean izena eman nahi dutenek liburutegira jo beharko dute azaroaren 28a baino lehen. Hiru talde izango dira eta bakoitza egun batean elkartuko da.

Zergak eta tasak 2004an %2,5 igotzeko proposamena

 Elgeta Astelehenean, hilaren 17an, egingo dute Udalean osoko bilkura. Bertan besteak beste datorren urterako ordenantza fiskalak izango dituzte eztabaidagai. 2004ko zergak eta tasak gaurkotzean %2,5eko igoera egitea proposatu dute.

Ipuin kontalaria liburutegian

 Elgeta Jose Mari Carrere etorriko da Elgetara, hilaren 14an, barikuan. "Izena duen guztia da" edo euskaldunak ipuinen herrialde miresgarrian izeneko emanaldia eskainiko du.

Maalako parke ingurua eta Salbador kalea berritzeko proiektuak aurkeztuta

 Elgeta Maalako parkea eta ingurua txukuntzeko erabakia hartu du Udalak, eta horretarako proiektua aurkeztu berri du. Bide batez, Salbador kalean berrikuntzak egiteko asmoa ere badute.

Autobus gehiago eskatu dituzte herritarrek

 Elgeta Garraio publikoaren arazoa zenbaterainokoa zen ikusteko herritarren artean galdeketa zabaldu zuen Elgetako Udalak. Erantzunak jasotzeko epea amaituta, ehunetik gora orri batu dituzte udaletxean, eta emandako erantzunak askotarikoak izan dira.

Kutxak bulegoa aldatuko du lekuz

 Elgeta Elgetan dagoen banku etxe bakarrak lekua aldatuko du. Orain Gudarien bidean dago, baina San Roke kalera pasatuko da. Denbora bateko kontua izango da, ez gehiago.

Arraultza delikatuak antzezlana Espaloian

 Elgeta Datorren urriaren 24an, Hika antzerki konpainiak Kutxaren babespean ÒArrautza delikatuakÓ obra eskainiko du Espaloia aretoan. Mikel Laskurain aktore bergararrak Teresa Andonegirekin batera jardungo du. Mikel Laskuraini elkarrizketa egin diogu.

Xabier Ubera pilotariak DV txapelketan hartuko du parte

 Elgeta Xabier Ubera pilotari elgetarrak, bihar, hilaren 4an, hasiko den DV torneoan jardungo du Argote zarauztarrarekin batera. Lehenengo partidua azaroaren 28an izango dute Mallabiako frontoian.

Asun Martinez izango da Tai-chi ikastaroko irakasle

 Elgeta Asunen dioenez: "Tai-chi-a gorputzari oreka eta harmonia emateko mugimendua da". Asun Martinezekin izan gara eta honek elgetarrak animatu nahi ditu klaseetan partehartzera. Dioenez: "Erlaxatzeko saiakeran izerditu daiteke baina hori ez da asmo nagusia. Helburua, gorputza eta bihotza ez estresatzea da, eta ahal den neurrian erlaxatzea desblokeatzeko."

Intxortako Erresistenteen Eguna egin dute Elgetan

 Elgeta GAURKOAK

Gerra hotsak berriz ere itzuli dira asteburuan Elgetara. Izan ere, hirugarren urtez, Espainiako Gerran Intxortan izan ziren borrokaldien errekreazioa egin zuten atzo. Errekreazioaren ostean, 1936ko gerran fronte euskaldunetan  borrokatu zuten gudari eta milizianoei omenaldi hunkigarria egin zieten.

Gida komertziala

Cie Recyde Alfadeco

Cie Recyde Alfadeco Pagatza industrialdea , z/g
20590 Elgeta
Tel.: 943788000
http://www.cieautomotive.com

Gida komertzialeko produktuak

Aurrez prestaturiko jakiak
Urdaiazpikoak
Txuletak
Fokoak
Liburuak