Liburutegiak plazan emango du zerbitzua bihar; ipuin saio musikatua ere izango da

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko api. 25a, 08:32

Ekintza horiek Liburuaren Nazioarteko Egunaren baitan antolatutakoak dira. Liburutegiko erakusmahaia 16:00etatik 18:30era izango da plazan eta Kontukabiko lagunek 17:30ean egingo dute Istorio baten truk kontalaritza saioa.

Apirilean hainbat izan dira liburutegi zerbitzutik antolatutako ekintzak. Haur Liburuaren Eguna –apirilak 2– eta Liburuaren Eguna –apirilak 23– gogora ekartzeko izan dira. Bihar arratsaldean erakusmahaia jarriko du plazan liburutegiko arduradun Geaxi Ezpeletak.

Helburua da liburutegiak ematen dituen zerbitzuak eta eskaintzen dituen jarduerak ezagutzera ematea. Liburuen mailegutza da erabiliena, baina badira beste asko: informazio bibliografikoa, errepografia, e-Liburutegia, e-Filma, ikasketa gela...

Ipuin saio musikatua

Ipuin kontalari saioa ere izango da, baita ere, plazan. Kontukabiko lagunek Istorio baten truk izeneko ikuskizuna eskainiko dute. Kontukabitarrak ezagunak dira Elgetan. Orain bi urte, Ipuin katramilatuak eskaini zituzten plazan. Gaurko kontalaritza saioa 17:30ean hasiko da.

Bestetik, herriko umeek egindako artista liburuen erakusketak ikusgai jarraitzen du. Hilaren 30era arte egongo da liburutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak