Ekainak 11

Parketxea-Iturrigorri-Urbia-Elorrola-Parketxea

2017/06/11 08:30

Arantzazu Parketxea | Antzuola |Irteera

Gaia: Arantzazuko Parketxea. Parketxeak antolatuta. Prezioa da 3 euro. Aurrez izena ematea komeni da: 943 78 28 94.

Ikastaroa: Buztingintza eta zeramika tailerra

2017/01/04

Zubiate labea Eskoriatza |Ikastaroak

Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.

Txistu ikastaroa

2017/04/28

Beheko-errota Musika Eskola Eskoriatza |Ikastaroak

Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak.

  • Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra
  • Egunak: Ostiralak
  • Ordutegia: 19:45 – 20:45
  • Irakasle: Domentx Ucin
  • Prezioa: 20 € ikastaro osoa

Informazio gehiago:

Mahonero Asteburua

2017/06/09

Seminarioko karpan eta Agorrosinen. Bergara |Kirola

Bergara Kirol Elkarteko Futbol Sailak bigarren urtez antolatu du denboraldi amaierako jaia, ekainaren 9tik 11ra. Iaz egun bateko ospakizuna izan zen eta aurten, egun handia ekainaren 10a izango den arren, asteburu osoan zehar izango dituzte ekitaldiak. Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko Bule eta Depor tabernetan.