Mahonero Asteburua izango da ekaineko bigarrena

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko mai. 19a, 09:40
Iazko Mahonero Eguneko sarituak.

Bergara Kirol Elkarteko Futbol Sailak bigarren urtez antolatu du denboraldi amaierako jaia, ekainaren 9tik 11ra. Iaz egun bateko ospakizuna izan zen eta aurten, egun handia ekainaren 10a izango den arren, asteburu osoan zehar izango dituzte ekitaldiak. Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko Bule eta Depor tabernetan. 

Iazko arrakasta ikusita, BKEko ekimena errepikatzea erabaki du; taldeko jokalari, entrenatzaile, familia eta zaleekin batera, jai giroan, asteburu atsegina pasatuko dute. "Denboraldiari amaiera eman eta futbol taldeen alboan ibilitako guztiok elkarrekin ospatzeko egunak izango dira", adierazi dute.

Bazkarirako txartelak salgai

Egun handia ekainaren 10ekoa izango den arren, festari bezperan emango diote hasiera, egubakoitz arratsaldean irekiko da-eta Seminarioko karpa. Aurtengo berritasunen artean, domekarako ere antolatu dira ekintzak, Agorrosinen. Beste guztiak Seminarioan izango dira.

Egitaraua ez dute oraindik itxi, baina dagoeneko salgai dituzte ekainaren 10ean Seminarioko karpan egingo duten bazkarirako txatelak. Bule eta Depor tabernetan eros daitekezke; nagusiak 20 euro eta umeek 15 euro ordaindu beharko dute. Txartelek bazkariaren ondoren egingo den zozketarako zenbakia izango dute.

Laguntza eskaera

Zuzendaritzakoek laguntza eskaera bidali dute: "Asteburu horretan izango ditugun lanetarako boluntarioak behar ditugu. Laguntzeko prest zaudeten guztioi zuzendaritzako kideekin harremanetan jartzeko eskatzen dizuegu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak