Gidatutako dantzaldia, musika eta dantza tradizional ludikoekin osatutakoa: sokan, bikoteka, soltean, korruan, taldeka... denetarik. Helburua, animatzen diren herritarrek dantzan elkarrekin ondo pasatzea. Sarrera doan eta parte hartzea libre. OHARRA: kafe antzokiko taberna zabalik dago berriz!! Dantza gidaria: Patxi Montero. Laguntzailea: Elgetako Udala.
Bisita gidatua egingo dituzte eta Elkar Hezi hezkuntza proiektuaren aurkezpena. Haur eta Lehen Hezkuntzako eraikinean
2016an jaiotako haur eta gurasoek, landatuko dituzte zuhaitzak.
'Orm, elurretako erresuman' filma, gaztetxoendako. Gaur bi saio: 12:00etan eta 17:00etan
Urtarrilean, herriz herri jokatuko dira Euskal Herriko Mus txapelketara sailkatzeko kanporaketak. Antzuolan urtarrilaren 13an egingo da Mox tabernan lehen kanporaketa. Finala urtarrilaren 29an Arin jatetxean jokatuko da.
Kalexka taldeko bi hezitzaileren eskutik 'Berdinen arteko harremanak' tailerreko bigarren saioa. Laugarren mailatik gorako neska-mutikoendako, zerbitzuko erabiltzaile izan ala ez. Ate irekiak.
Belen Azkarate ipuin kontalaria izango da udal liburutegian. Bi saio eskainiko ditu: 18:00etan, 4-6 urteko umeak; 18:45ean, 7-10 urtekoak.
Gidatutako dantzaldia, musika eta dantza tradizional ludikoekin osatutakoa: sokan, bikoteka, soltean, korruan, taldeka... denetarik. Helburua, animatzen diren herritarrek dantzan elkarrekin ondo pasatzea. Gidaria: Patxi Montero. Elgetako Udalak babestuta. Sarrera doan eta parte-hartze irekia.
Ramon Agirre eta Inazio Tolosa antzezleen eskutik. Sinopsia: Lehendakaria kezkatuta dago. “Euskaldun guztiok batuko gaituen himnoa behar dugu” aitortu du. Baino nork egingo du? Bilera luze baten ondoren kontsentsua lortu dute. Ray eta Nik izango dira Euskal Ereserkiaren egile. Hizkuntza: Euskara Prezioa: 4 €. Sarrerak aldez aurretik kiroldegian edo www.bibe.me
Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen solasaldi musikatua. Antolatzailea: Jardun. Doan.
Domekan, hilak 29, Francoren bilobari gutuna obra egongo da Amaia antzokian (19:30), Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Theatre de Pain taldeen arteko elkarlanari esker. Ander Lipus (Markina-Xemein, 1971) aktorearekin egin dugu berba obraren gainean; ekainera arte Euskal Herriko hainbat txokotatik pasatuko dira. Sarrerak erosteko, hemen klikatu.
'Belleza oculta' filma. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:30ean
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Marrazki eta margolanen erakusketa gaur, egubakoitza, zabalduko dute Aitz garbi tabernan. Bi astez egongo da erakusketa bisitatzeko aukera. Bertan arkatzez, akuarelez edo akrilikoz egindako lanak izango dira ikusgai. Egilea, Beart elkarteko Itziar Murgizu bergararra da.
Datorren astean hasiko da berriz joskintza tailerra, oraindik toki batzuk daude, beraz, izena eman nahi baduzu, orain duzu aukera!
Datorren astean hasiko da berriz joskintza tailerra, oraindik toki batzuk daude, beraz, izena eman nahi baduzu, orain duzu aukera!
Martxoaren 8aren bueltan, Antzuolako emakumea lanean gaia oinarri hartuta, erakusketa antolatu gura du Gizarte Zerbitzuak. Gaia: Antzuolako emakumea lanean, etxean edo eta kanpoan.
Badator urtarrileko azken asteburua eta horrek esan gura du festak ospatuko dituztela Meatzerrekan: San Balerixo jaiak. Urtero moduan, egubakoitzeko mus txapelketa –aurtengoa 36. edizioa izango da– izango da egitarauko plater nagusietako bat; izen-ematea egunean bertan irekiko dute, 18:00etatik 22:30era (943 79 97 37). Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko du.
Intxorta 1937 Kultur Elkartearena.
Mauro Saravia txiletarraren argazkiekin Intxorta 1937 Kultur Elkarteak dakarren erakusketak 36ko Gerrako 29 gudari eta milizianoren erretratuak jasotzen ditu. "Faxismoaren erresistente horiei omenaldia egitea" da mostraren helburuetako bat.