Logoa

HURRETIK

Jose Ramon Vitoria, 'Hurretik'

  Kultura  Arrasate  Debagoiena HURRETIK

MUren Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko ikerlaria da Jose Ramon Vitoria; hori ogibidez, gaur egun, baina, zalantzarik barik, musikak ere biziarazten du arrasatearra. Musika ikasteko Ostadarraren hotsaz metodologia eta errementari dantza sortu izanagatik da ezagun Vitoria. Horiei buruz dihardu saioak, eta Alberto Urretxo tronboi joleak ere hartu du parte.

Imanol Albizu ‘Goikoetxe’, 'Hurretik'

  Kirola  Debagoiena  Elgeta HURRETIK

Elgoibarren jaio baina azken hamar urte inguruan Elgetan bizi dena, harakina da Imanol Albizu Goikoetxe. Horrez gain, harri-jasotzailea ere bada. Jose Antonio Gisasola Zelai du entrenatzaile, eta hura eta Pedro Salegi Langa ere badira protagonista saioan.

Joxemari Muxika, 'Hurretik'

  Euskara  Arrasate  Debagoiena HURRETIK

Arrasateko euskalgintzako ohiko aurpegia. AEDko lehendakari izandakoa, eta baita Txatxilipurdikoa eta Topagunekoa ere. Lategiak euskalduntzeko Ulgorren eta Ularcon egindako lana eta Arrasate Pressen sorrera dira saioko hizpideetako batzuk.

Pilar Etxaniz, 'Hurretik'

  Gizartea  Antzuola  Debagoiena HURRETIK

Gizarte ekintzailea da Pilar Etxaniz. 40 urtez irakasle, Antzuolako eskolako eredu pedagogiko arrakastatsuaren bultzatzaileetakoa. Horrez gain, feminismoan, kultura aniztasunaren eta aukera berdintasunaren alde, pentsiodunen mugimenduan... jardundakoa eta dabilena, baita Mairuaren Alardearen eraldaketa prozesuan ere, besteak beste. Horiek guztiek dute tartea saioan.

Aitor Galdos, 'Hurretik'

  Ingurumena  Debagoiena  Oñati HURRETIK

Oñatiarra, basozaina da ofizioz, baina lana baino askoz gehiago dira beretzat basoa eta bertako bizidunak. Natura zale amorratua da Galdos, eta etxetik bertatik hasita adierazten du maitasun hori, animaliekiko eta inguruarekiko. Urdaibain arrano arrantzalearekin duten programa eta Donostiako Ekoguneko intsektuen hotela ere azalduko dira programan.

Marije Ugalde, 'Hurretik'

  Kultura  Bergara  Debagoiena HURRETIK

Abeslari profesionala da bergararra: Kea eta Contuctus Ensemble taldeetan soprano. Horrez gain, Bergarako musika eskolako zuzendari, eta irakasle, akordeoikoa, kantukoa eta abesbatzarena. Bere musika zaletasunaren eta ibilbidearen errepasoa egin du saioak, taldekide, beste irakasle eta familiakoen berbak ere jasoz.

Itziar Arkauz, Lotx pailazoa, 'Hurretik'

  Gizartea  Debagoiena  Oñati HURRETIK

Erizaina da ogibidez, baina jendeari barre eragitearekin lotuta dago bere beste jarduna. Bere egunerokoan denean antzematen zaio, hala ere, Itziarri pailazo ukitua, lantoki duen Eskoriatzako Jose Arana egoitzan, adibidez. Irazan Antzerki Guneak eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ere badute lekua saioan, eta Potx eta Lotxek, noski.

Pili Gartzia suhiltzaile bergararra, 'Hurretik'

  Gizartea  Bergara  Debagoiena HURRETIK

Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaile lantaldeko hiru emakumeetako bat da Pili Gartzia. Emakume eta suhiltzaile izateaz jardun du saioan, eta berak bezala Bergarako Martxanterek ere aztertu dute gaia. Genero ikuspegiaz gain, suhiltzaileen bestelako zeregin eta konpromisoak izan ditu hizpide Gartziak.

Aitor Montes Aramaioko medikua 'Hurretik'

  Osasuna  Aramaio  Debagoiena HURRETIK

Aitor Montes medikuak osasungintza publikoa euskalduntzearen alde egindako lana hurretik ezagutzeko aukera izango da saio honetan. Aramaio bezalako herri txiki batean, eta bertako auzoetan, mediku izateari buruzkoak, jendearekin harremana, sendabelar kontuak...

Kepa Errasti aktore eta sortzailea 'Hurretik'

  Kultura  Debagoiena HURRETIK

Kepa Errasti aktore aretxabaletarra da Hurretik saio berriko lehen protagonista. Errastiren antzezpenerako zaletasuna ogibide bilakatzeko bidea eta bere egungo jarduna errepasatzen ditu saioak, eta ibilbide horretan aretxabaletarraren Mami Lebrun obra izango da hari nagusia –lan horrekin Donostia Antzerki Saria irabazi berri du Errastik–.