Aste honetako Gipuzkoa Kultura saioan Tolosan ospatzen den Titirijai jaialdia izan dugu hizpide eta baita ere Artelekun Bideo jokoen errealizazioa eta diseinuaren inguruan egindako tailerra.
Ilusionismoa, aurrezinetik ilustratzen izenburupean Marraz(i)oak izeneko tailerra egin dute Artelekun astean. Elena Odriozola ilustratzaileak eta Gustavo Puerta irakasle eta literatura kritikoak zuzenduta, zinea sortu aurretik erabiltzen ziren teknikekin esperimentatu dute parte hartzaileek. Hala nola Linterna magikoak, diafanoramak, dioramak, zootropoak edota paperezko antzerkitxoak ezagutu dituzte.
Artelekutik Koldo Mitxelenara egingo dugu eta han Fiona Tan, artistaren lanarekin egingo dugu topo. Oroimena, denbora eta historia ardatz, kulturartekotasunaren, migrazioen eta identitatearen bueltan egin du bere ibilbidea. Bideo instalazioekin lan egiten du bereziki Fiona Tanek.
"Su txikian" izena du Glu Glu produkzioak etxearen azken antzezlanak. Galder Perezek idatzia eta zuzendua, 2001ean Elgoibarko Txilare baserrian Arnaldo Otegik eta Jesus Egigurenek hasitako elkarrizketekin hasten da kontakizuna. Ordutik eta hamar urteren tartean, euskal gatazka politikoa konpontzeko alderdi politikoen artean eta ETA eta Espainiako gobernuaren artean izandako elkarrizketak ekarri dituzte taula gainera.
"Naufragioak euskal kostaldean" izeneko aldi baterako erakusketa dago ikusgai Donostiako Untzi muzeoan.
"Su txikian" izena du Glu Glu produkzioak etxearen azken antzezlanak. Galder Perezek idatzia eta zuzendua, 2001ean Elgoibarko Txilare baserrian Arnaldo Otegik eta Jesus Egigurenek hasitako elkarrizketekin hasten da kontakizuna. Ordutik eta hamar urteren tartean, euskal gatazka politikoa konpontzeko alderdi politikoen artean eta ETA eta Espainiako gobernuaren artean izandako elkarrizketak ekarri dituzte Oñatiko taula gainera.
Hitzak da Hika teatroaren azken antzezlana. Entseguetan burubelarri, azaroaren 23an, 24an eta 25ean estreinatuko dute Donostiako Printzipal Antzokian. Agurtzane Intxaurragak zuzenduta eta sekulako aktore taldearekin, tratu txar eta emozionalen gaineko antzezlan da. Jabier Muguruzarekin ere izan gara. Elgetako Espaloia Kafe Antzokian "Bikote bat" bere azken bakarkako lana aurkeztera etorri da. Mikel Azpiroz du lagun, pianoan.
"Bikote bat" azken lana aurkeztu du Elgetako Kafe Antzokian
Aintzina heriotzaren inguruan egiten ziren errituetako batzuk ezagutuko ditugu.
Donostiako Aiete kultur etxean dagoen erakusketa ere bisitatuko dugu: Ondarreta kartzela izan zenaren inguruko erakusketa