Ilusionismoa, aurrezinetik ilustratzen izenburupean Marraz(i)oak izeneko tailerra egin dute Artelekun astean. Elena Odriozola ilustratzaileak eta Gustavo Puerta irakasle eta literatura kritikoak zuzenduta, zinea sortu aurretik erabiltzen ziren teknikekin esperimentatu dute parte hartzaileek. Hala nola Linterna magikoak, diafanoramak, dioramak, zootropoak edota paperezko antzerkitxoak ezagutu dituzte.
Artelekutik Koldo Mitxelenara egingo dugu eta han Fiona Tan, artistaren lanarekin egingo dugu topo. Oroimena, denbora eta historia ardatz, kulturartekotasunaren, migrazioen eta identitatearen bueltan egin du bere ibilbidea. Bideo instalazioekin lan egiten du bereziki Fiona Tanek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.