Bergarako Elkoro baserriko Ane Gorosabel nekazariak ortuan jasotako letxuga, tipulina eta loreak eraman ditu, besteak beste, Ezkaratzean saioko sukaldera. Han, Anne Otegirekin batera, ilarren pestoa kozinatu du pasta pikantearen gainean.
Txerri-burualdea, barazkiekin eta sagar ukituarekin, eta patata- eta sagar-purearekin prestatu dituzte Anne Otegi sukaldariak eta Jon Andoni Axpek, Aramaioko Sagarzalien Elkarteko kideetako batek.
Arkume haragiarekin, oloak eta barazkiek lagun eginda, hanburgesak kozinatu dituzte Antzuolako Pikunieta baserriko Josebe Blanco artzainak eta Anne Otegi sukaldariak. Sukaldean jardun bitartean ardien bueltako kontuak izan dituzte hizpide.
Ondarroatik ekarritako arrain freskoarekin, ozpina erabilita eta barazkiek lagun eginda, berdela eskabetxean prestatu dute Aitziber Gauna bergararrak, Aretxabaletako Areder arrandegiko ugazabak, eta Anne Otegi sukaldariak.
Gazta-krema eta arrautzak osagai nagusi hartuta gazta tarta prestatu dute Basque Culinary Centerreko ikasle Markel Arana arrasatearrak eta Anne Otegi sukaldariak, Ezkaratzean saioko sukaldean.
Anne Otegi sukaldariak Leintz Gatzagako Etxaustegi baserriko Aitziber Gorosabel izan du lagun oraingoan; Gatzagan bertan ekoiztutako gatza eroan du horrek Ezkaratzean saioko sukaldera. Udaberri hasierako barazkiak gatzetan tapatuta labean sartu dituzte eta horiei sagarra eta limoa batuta carpaccioa egin dute.
Aretxabaletan bizi den Jobita Artabe bizkaitarrak eta Anne Otegi sukaldariak garizuma sasoiko karapaixoa egin dute. Opil berezi hori oparitzeko ohiturari buruz eta beste hainbat sukalde-konturen gainean jardun dute berriketan.
Aretxabaletako Areantza auzoko Mitarte Garai baserriko Mariasun Zaloñak lagun eginda oilaskoa antigoaleko erara prestatu du Anne Otegi sukaldariak. Kozinatu bitartean baserriko bizimoduaren gainean kontu kontari jardun dute.
Irati Gardoki antzuolar nutrizionista eta dietista izan da Ezkaratzean saioko bigarren denboraldiko lehen gonbidatua, eta kirolariek nutrizioa zaintzearen garrantziaz aritu da. Arroz integrala neguko barazkiekin, hegaluzearekin eta jogurt-saltsarekin prestatu dute Anne Otegi sukaldariak eta Gardokik.