Euskal Herria ezagutzeko beste modu bat. Bi aurkezlek hiru erronka gainditu beharko dituzte. Huheziko ikasleek ekoiztutako entretenimendu saioa.
Zazpigarren saio honetan, Markel Mendieta eskalatzaile arrasatearrarekin eta Peru Abarrategi bertsolari aramaioarrarekin egongo dira lehiakideak.
Seigarren saio honetan, poniak zelai batetik bestera pasatu eta arroila jaitsiera bat egin beharko dute, besteak beste, lehiakideek.
Donostian balleta dantzatzen arituko dira, Lazkaon egurra mozten ibiliko dira eta Leioako Arte Ederretako fakultatean margolan bat egin beharko dute lehiakideek oraingo honetan.
Laugarren saioan, ardiei ilea mozten ibiliko dira lehiakideak, eta Gaztelugatxeko ermitara igo eta jaitsi beharko dute ahalik eta azkarren. Gainera, bakoitzak eskalope erraldoi bat patatekin jan beharko dute. Nork irabaziko du?
Lehiakideek, 4 eurorekin ahalik eta produktu gehien erosi beharko dituzte Ordiziko azokan, gatzatua egingo dute Orozkon, eta Donejakue bidea jarraituko dute Bilboko Alde Zaharrean.
Bigarren atalean, txitxarro txikiak garbitzen, piraguan ibiltzen eta bizikletan ibili dira gazteak.