Telebista

EUSKARALDIA

Gipuzkoako hogei herritako 'ahobizi' eta 'belarriprest'-ak aurkeztuko dituen saioa. Aurkezleak: Julen Iriondo eta Izaro Insausti.
Egilea: Itziar Larrañaga Sarasola
15 atal ikusteko
'Euskaraldia', 11. atala: Kike Amonarriz
2018/12/04

Euskaraldiarekin batera amaitu zen Goiena telebistako saioa ere, eta azken atalean gonbidatu berezi bat izan zen: Kike Amonarriz. Orain arteko ataletan irtendako gaien azterketa egin zuen Amonarrizek, eta ekimenaren gakoei buruz ere jardun zuen. Ezkutuko kamerarekin grabatutako ahobizi eta belarriprest-en arteko elkarrizketak ere jaso zituen saioak.

'Euskaraldia', 10. atala: Bergara eta Anoeta
2018/11/29

Ane Urkola ahobizi anoetarra eta Bergarako belarriprest Julia Pajares, sortzez malagarra, dira protagonista oraingo saioan.

'Euskaraldia', 9. atala: Zarautz eta Mutriku
2018/11/22

Oraingo atalean Mutrikun bizi den kataluniarra eta jatorriz Venezuelakoa den Zarauzko bizilaguna dira protagonistak, aurrenekoa belarriprest eta bigarrena ahobizi.

Eman duzu izena Euskaraldian?
2018/11/20

Euskaraldiari eskainitako saio berezia herriz herri dabil Gipuzkoan barrena eta oraingoan Andoainera iritsi da. Nor izango da ahobizi eta nor belarriprest Andoainen? Konpromisoa hartzeko gertu agertu dira herritarrak.

'Euskaraldia', 8. atala: Errenteria eta Zegama
2018/11/15

Yoni Camacho, Laboaren Txoria txori  abestiaren bertsioarekin ezagun egindako Sonakay taldeko ijito euskaldun belarriprest-a, eta Sandra Fernandez, Zegamako ahobizi kataluniarra, dira protagonista oraingo saioan.

'Euskaraldia', 7. atala: Andoain eta Tolosa
2018/11/08

Oraingo saioan, Andoaingo belarriprest Eugenio Delgado eta Tolosan Unai Mendizabal ahobizi-a. Bertsolaritza kontuak, musika... eta euskara, nola ez.

'Euskaraldia', 6. atala: Eibar eta Azkoitia
2018/11/05

Sortzez Marokokoa den Ghita Ourdi eta Japoniatik etorritako Soh Saito dira atal honetako protagonistak, Eibarko eta Azkoitiko hamaikakoetan daudenak, hurrenez hurren.

'Euskaraldia', 5. atala: Irun eta Hondarribia
2018/10/25

Hondarribiko ahobizi Alicia Gil eta Irungo belarriprest Liseth Tulcanazo dira protagonistak. Liseth, adibidez, Ekuadorkoa da, eta euskara ulertzen du, tabernan lan egiteari esker; Aliciari, ostera, ama bihurtzean sortu zitzaion euskararako grina.

'Euskaraldia', 4. atala: Ikaztegieta eta Donostia
2018/10/18

Ikaztegietan saharar jatorriko Tarba Dedah belarriprest-a da protagonista, eta Donostian ahobizi bat, Garazi Urrosolo, eta haren eskutik baita Mertxe Rodriguez, Marimotots, ere.

'Euskaraldia', 3. atala: Lazkao eta Elgeta
2018/10/11

Marta Torres, Zaragozan jaiotako Elgetako ahobizi-a, eta Piedad Viaña, Lazkaoko belarriprest-a, dira oraingoan protagonistak. Biak daude Euskaraldian parte hartzeko gogoz, hala erakutsi dute saioan.

Egunerokoan zein hizkuntzatan hitz egiten dute elgetarrek?
2018/10/15

Etxean, familian, lagunekin, kalean... Zein hizkuntza erabiltzen dute beraien artean elgetarrek? Eta parte hartuko al dute Euskaraldian?

Zein hizkuntzatan egiten duzu lehen hitza?
2018/10/13

Euskaraldiari eskainitako saio berezia Gipuzkoako herriz herri dabil. Oriotarrei galdetu die Izaro Insaustik zein hizkuntzatan hitz egiten duten normalean, eta nola erabakitzen duten nori zein hizkuntzatan hitz egin.

Zer da 'ahobizi'? Eta 'belarriprest'?
2018/10/08

Ba al dakite oñatiarrek zer diren belarriprest eta ahobizi? Kalean, herritarrei galdetu diegu.

'Euskaraldia', 2. atala: Soraluze eta Orio
2018/10/04

Euskaraldiari buruzko saioak David Rascon Soraluzeko belarriprest-a eta Nadeth Agirre Orioko ahobizi-a ditu oraingoan protagonista. Bide batez, gaztetxe kontuak, arraunari buruzkoak eta beste zenbait, beti euskararen testuinguruan.

'Euskaraldia', 1. atala: Oñati eta Urretxu-Zumarraga
2018/09/27

Gipuzkoako hogei herritako ahobizi eta belarriprest-ak aurkeztuko dituen saioa Oñatin eta Urretxu-Zumarragan izan da, Ana Mari Liziaga eta Julian Gartziarekin. Euskaldun berria da Gartzia, baina maitasun handia agertzen du hizkuntzarekiko; Oñatiko erretiratuen elkarteko euskara eskolak ere badira hizpide saioan.

0 atal ikusteko