Etxetik plazara 14. saioan Julen Cobos aretxabaletarrak sanferminei egindako keinua eta Oñatiko Triana auzoko jaiak jaso dituzte, baita hainbat eskoriatzarrek bizikletan egindako Oreka-Covadonga erronkaren gaineko kontuak ere. Horrekin batera, Arrasateko Ibai Arte merkatarien elkarteko presidente Jon Apraizek Arrasate Blues jaialdiaren gaineko kontuen berri eman du.
Musika, argazkigintza, antzerkia... Denetarik izan da azken Etxetik Plazara saioan; baita Anbotoko Mari koplak kantatzen ere!
Ohiko San Fermin jaiak ospatu ezin badira ere, Julen Cobos aretxabaletarrak keinu bat egin nahi izan die hain ezagunak eta arrakastatsuak diren jaiei eta Tarantela sanferminera abestia sortu du horien omenez.
Jaiak –modu ezohikoan bada ere– ospatzen ari dira bailarako herrietan, eta horiek emandako unerik berezienak ekarri ditugu Etxetik Plazara saiora.
Arrasate Musikalen bideoak, San Juan jaietako musika saioak, Txikitxu Arrostaitz taldaren dantzak, makalaren igoera... Festa giroa eta gonbidatu paregabeak nagusi, Etxetik Plazara saioan.
Etxetik plazarako azken saioan Koldo Eleizalde sariak izan dira protagonista. Bergarako sortzaileek bertso, antzerki, ipuin eta errezitaldiak elkarbanatu dituzte saioan, besteak beste. Gainera, lehiaketako epaimahaikideek ere aurtengo edizioaren berri eman dute.
Arrasate Musikaleko ikasle eta kideek kurtso bukaerako festa birtuala ospatu dute. Etxetik egin dute jaia, nola ez, eta Edorta Aiastui irakasleak nola burutu duten jaialdia eta ekimen arrakastatsu hau azaldu digu Etxetik plazara saioan.
Etxetik plazara zortzigarren saioan jaso dituzte Eskoriatzako Atxorrotx kultur ekarteak antolatutako playback lehiaketako bideoak, Arrasaten eta Antzuolan ospatutako San Isidro jaiak eta Debagoiendarrek egindako musika sorkuntzak. Horiez gain, Mark eta Iñigo Zubizarreta musikari arrasatearrekin kontu kontari jardun dute.
Etxetik plazara zazpigarren saioak herrietako jai giroa jaso du, besteak beste, Arrasateko Itxaropena kaleko Apirileko Feria, San Miel Txikiak Oñatin, San Prudentzioren erretreta Aramaion eta Udaberri Jaia Aretxabaletako Basabeazpin. Yankiwibat kuadrillako Izaskun eta Kristina kideekin kontu kontari jardun dute, eta Kaitin Allendek bakarrizketa umoretsua eskaini du, beste behin.
Erronka bat proposatu diegu Debagoieneko bertsolariei eta bertsozaleei, bertso-kate luze bat osatu nahi dugu. Katea gero eta luzeagoa da eta Debagoienean zehar doa, herririk herri. Dagoeneko hamasei lagunek hartu dute parte, horietan azkena Ibai Alberdi izan da.
Etxetik plazara seigarren saioan Bergarako Labegaraietako festak eta Arrasateko Itxaropena kaleko sanferminak jaso dituzte, baita Etxetik Euskaraldira ekimenaren baitan egindako jaialdia ere. Andoni Moto DJ eskoriatzarrarekin eta Ainhitze Bereziartua biolin-jole oñatiarrarekin kontu kontari jardun dute balkoietan sortutako jai giroaren gainean eta Kaitin Allendek bakarrizketa eskaini du.
Etxetik plazara laugarren saioan Oñatiko Ganbara abesbatzaren eta Aramaioko Papargorri abesbatzaren katuak jaso dituzte, Urbiako fondako Ruper Altzeilairekin egon dira, kirola etxetik egiteko proposamenak ekarri dituzte eta Kaitin Allende Fornaitarekin jolasean harrapatu dute. Erronka berria ere abian da!