ETXETIK PLAZARA

'Etxetik plazara': jai giroa hainbat herritan, Yankiwibat kuadrillakoekin kontu kontari eta askoz gehiago

Goiena 2020ko mai. 16a, 10:00

Etxetik plazara zazpigarren saioak herrietako jai giroa jaso du, besteak beste, Arrasateko Itxaropena kaleko Apirileko Feria, San Miel Txikiak Oñatin, San Prudentzioren erretreta Aramaion eta Udaberri Jaia Aretxabaletako Basabeazpin. Yankiwibat kuadrillako Izaskun eta Kristina kideekin  kontu kontari jardun dute, eta Kaitin Allendek bakarrizketa umoretsua eskaini du, beste behin.

Horiez gain, Bergarako herri eskolakoak mozorrotuta ibili dira nor da nor jolasean, eta eskola kirol egokitukoak dantzan. Herritarren bideoek ere badute lekua Etxetik plazara saioan, horretarako bidali honako telefono zenbakira: 688 69 00 07.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak