Turismoaren gaineko saioa
Bizi Gipuzkoa! bertatik bertara saioko azken atalean Julen Landaluze Aupa Hi!-k Gipuzkoa barnealdeko hiru txoko ezagutzera gonbidatu ditu Haizea Lertxundi getariarra eta Aitor Larrasa oriotarra.
Bizi Gipuzkoa! bertatik bertara saioko hirugarren atalean Julen Landaluze Aupa Hi!-k Debagoiena beste modu batean ezagutzera gonbidatu ditu Nuria Perez Gibelalde ordiziarra eta Josu Zabala Barandiaran beasaindarra. Leintz Gatzagan eman diote hasiera egunari, eta bizikletak hartuta Aretxabaleta aldera joan dira.
Bizi Gipuzkoa! bertatik bertara saioko bigarren atalean hainbat abentura biziko dituzte Julen Landaluze Aupa Hi!-k, eta, Imanol eta Amaia Rodriguez Zabala anai-arreba tolosarrek. Ezkion, Igartubeiti baserrian, emango diote hasiera egunari.
Bizi Gipuzkoa! bertatik bertara saioko lehenengo atalean, Leire Altube eta Julen Iriondo oñatiarrak izan ditu lagun Julen Landaluze aretxabaletarrak. Lagunartean, Urola Kosta gertutik ezagutzeko aukera izan dute hirurek.