BIZI GIPUZKOA! BERTATIK BERTARA

'Bizi Gipuzkoa!': Urola kosta

Goiena 2022ko martxoaren 14a

Bizi Gipuzkoa! bertatik bertara saioko lehenengo atalean, Leire Altube eta Julen Iriondo oñatiarrak izan ditu lagun Julen Landaluze aretxabaletarrak. Lagunartean, Urola Kosta gertutik ezagutzeko aukera izan dute hirurek.

Goiz hasi dute eguna eta itsasorako bidea hartu dute. Lehenengo Oria ibaian zehar arraun surfean aritu dira, ostean Aginaga auzoan egin dute geldialditxoa. Jarraian, eguzkia lagun Geoparkea ezagutzeko aukera izan dute, eta azkenik, egunari amaiera borobila emateko, mahaiaren bueltan elkartu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak